Death by Burning

Death by Burning https://www.gaztezulo.eus/albisteak/death-by-burning/@@download/image/mantar_1401789552.jpg
2014/06/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Mantar
152.zenbakia
Hanburgoko (Alemania) bikoteak plazaratzen duen lehen lana. Baxoa alboratu eta gitarra berari hiru anplifikagailu batera konektatuta emaitza polita lortu dute. Soinuaren sinpletasunean oinarriturik, eta erritmo desberdinak baliatuz, disko dinamikoa sortu dute, pasioz beterikoa eta taldearen izaera konpaktua erakusten duena. Hamar abestiko lan honetan, groove, black sludge, doom eta bururatu daitezkeen sailkatze etiketa ilun eta astunenak sintetizatu dituztela esan daiteke. Lokatzetan ibiltzea gustuko dutenek ederki gozatuko dute.