Dead Space (PS3, XBOX 360, PC)

USG espazio-ontziak objektu ezezagun bat topatu du urrutiko eguzki
sistema batean. Ezustean, komunikazioa eten da. Isaac Clarke izeneko
ingeniaria bidali dute sistema konpontzeko, baina, behin ontzi barruan,
amesgaiztoa hasiko da: bazterrak odolez beteta daude, eskifaia erahil
dute eta hainbat alienigena dabil solte. Orduantxe hasiko da
bizirauteko abentura. Oso ondo girotua, benetako beldurra sentiaraziko
dizu.