“Deabruak behartu ninduen"

“Deabruak behartu ninduen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/deabruak-behartu-ninduenquot/@@download/image/57p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Floridako fiskaltzako abokatu batek kartzelan bukatu du, mozkortuta zegoela, motel bateko aparkalekuko kotxe batean biluzik sartzeagatik. Abokatuaren jokabideak erakundeari sortu dion ezinegona nabarmendu du fiskaltzaren bozeramaileak. Abokatuak, berriz, "deabruak behartuta" jokatu zuela adierazi du.