Deabrua ez da euskalduna

Deabrua ez da euskalduna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/deabrua-ez-da-euskalduna/@@download/image/45p38-3.jpg
2012/12/13
berria
Deabrua ez da euskalduna
Euskarari eta euskaldunei buruz barrabaskeria asko esan izan dute. Gaizki esaka jardundakoen artean, De Lancre Erdi Aroko inkisitore frantziarra aipa daiteke. Hona hemen, euskaldunei buruz, De Lancrek liburu batean idatzitakoa: “Nekazari kaskarrak eta eskulangile okerragoak dira. Udan Kanada edo Ternua aldean ibili eta gero, etxera etortzen dira. Ekartzen duten diru apurra jaten eta edaten xahutzen dute. Arrantzara itzuli behar dutenerako ez dute sosik ere, eta hantxe uzten dituzte emaztea eta seme-alabak miseria gorrian”. Euskara “oso hizkuntza korapilatsua” zela ere idatzi zuen eta deabruak ere ezin izango lukeela ikasi. Ez gintuen batere maite. Begibistakoa da.