“De lo malo lo peor!”

“De lo malo lo peor!” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2011/11/04
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Cold Revenge
123.zenbakia
Hainbat urtetako ibilbidearen ostean heldu da talde bergarar honen lehen lana. Bertan amorruz eta energiaz betetako punk-oi freskoa aurkituko dugu, 11 abestitan. Ahots indartsua da taldearen ezaugarrietako bat, eta koroak ere asko landu dituzte. Arlo musikalean, berriz, gitarra punteoek eta baxuaren melodiek ematen diete forma abestiei. Gipuzkoan egosten den punk eta oi! musikaren berri izateko ezinbestekoa!