De La Iglesiaren publizista

Zuzendari bilbotarrak denbora libre gehiago izango du orain, Espainiako Zine Akademiaren presidentetza utzi ostean. Gauzak horrela, La chispa de la vida errodatzen hasi da, Madril eta Murtzia inguruetan. Coca-Colaren eslogana asmatu zuen publizista langabezian ikusiko dugu. Jose Mota komikoa izango da protagonista, Salma Hayek mexikarra alboan duela. Santiago Segura, Blanca Portillo edota Fernando Tejero ere tartean izango dira. Umorea ez da faltako, beraz. Umore beltza, noski.