DC Comics komikietxea omentzen ari dira Bilboko eta Donostiako Fnacen, gaurtik larunbatera arte

DC Comics komikietxea omentzen ari dira Bilboko eta Donostiako Fnacen, gaurtik larunbatera arte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dc-comics-komikietxea-omentzen-ari-dira-bilboko-eta-donostiako-fnacen-gaurtik-larunbatera-arte/@@download/image/201010259166Batman.jpg
2012/12/13
berria
DC Comics komikietxea omentzen ari dira Bilboko eta Donostiako Fnacen, gaurtik larunbatera arte
Komikietxearen 75. urteurrenaren harira, proiekzio sorta antolatu dute.  DC Comiscs-ek bere lehen komikietako batetik hartu zuen izena: Detective Comics. Batman eta Superman dira zalantzarik gabe bi pertsonaia ezagunenak.  Marrazkitik askoz haratago iritsi dira biak ala biak: irratira,  telebistara, zinemara…



Bob Kanek sortu zuen Batman eta Jerry Siegel idazleak eta Joe Shuster marrazkilariak, Superman.
DC Comicsek New Yorken du egoitza eta sorreratik hona gorabehera asko izan ditu. Bolada oso onak eta ez hain onak igaro ditu, eta horrek euren pertsonaien ibileran eragina izan du. 90eko hamarkada hasieran Superman hil egin zen, nahiz eta berehala berpiztu zuten.
Bilboko eta Donostiako Fnacen bai Superman eta baita Batmani buruzko filmak botako dituzte egunotan. Baita DC Comicsen beste pertsonaienak ere, hala nola, Justice Society Of America-renak eta Catwomanenak.
Azken egunean, larunbatean, 18:00etan mozorro jaialdira deitu dute.