Daviden Dorrea, etxeorratz okupatua

Daviden Dorrea, etxeorratz okupatua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/daviden-dorrea-etxeorratz-okupatua/@@download/image/2011561314caracas.jpg
2012/12/13
berria
Caracaseko etxe orratz garaienetakoa da Daviden Dorrea goitizena duena. David Brillembourg arkitektoak diseinatu zuen, finantza erakundeen egoitza izateko, baina 90eko hamarraldian, ekonomiak hondoa jo eta ezin izan zuten etxetzarra bukatu. Duela hiru urte 2.500 bat squatterrek okupatu zuten.  Bizileku arriskutsua da, hainbat solairutan ez baitago hormarik ere. Batzuentzat Venezuelaren gainbeheraren isla da: "Gizarteak gorroto gaitu, eta Gobernuak ez daki gurekin zer egin; benetan uste al dute gustura bizi garela hemen?" Beste batzuek aurrera egiteko zirrikitutzat jotzen dute eraikin hau.