David Etxeberria: "auto gehiegi dabiltza errepidean"

Abadiñotarra. 29 urte eta haietatik erdia, bizikleta gainean. Umoretsu harrapatu genuen David Etxeberria bizkaitarra. Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak itxaropentsu ekin dio aurtengo denboraldiari.
Min hartuta ibili zara. Sasoian zaude denboraldiari ekiteko?
Hilabetez egon naiz geldirik, hanka lesionatuta nuelako, baina hala eta guztiz ere, orain ondo nago. Egia esan, iaz baino apurtxo bat okerrago, baina tira. Forma hartzen ari naiz, eta itxaropentsu nago.
Lasterketa askotan bigarren izan zara. Amorrua sortzen du lehen postutik hain gertu egote horrek?
Hobe da, dudarik gabe, bigarren izatea hamabosgarren izatea baino. Kontua da bigarren izanda, ia irabaztear egon zarela ikusten duzula. Joan den urtean zortea falta izan zitzaidan, eta aurten ikusiko dugu.
Duela hiru urte Frantziako Tourrean behi bat oparitu zizuten. Zer egin zenuen behiarekin?
Aitonari oparitu nion. Berak baserria du, eta berarentzat opari polita zela iruditu zitzaidan. Nirekin baino hobeto dago baserrian.
Txirrindulariak denbora luze egoten zarete hoteletan. Pedro Orrillok ikasteko aprobetxatzen du denbora. Zuk zer egiten duzu?
Irakurri, batzuetan, eta play station-ean jolastu, besteetan.
Eta parrandan ez zarete ibiltzen?
Ez, guretzat parrandak neguan amaitzen dira. Hotelean egon ohi gara, eta afal ostean, apur bat berba egin eta gero, ohera joaten gara. Parranda eta kirola ez dira bateragarriak txirrindularitzan.
Txirrindularitzan doping kasuak oso gogor zigortzen dira. Beste hainbat kiroletan, berriz, ez horrenbeste. Kirol munduko ahate itsusiak zarete zuek?
Bai, apurtxo bat bai. Dena den, doping azterketak egiten hasi zirenetik, urte asko joan dira, eta zenbait kiroletan, atletismoan, esaterako, gauzak gogortzen ari dira. Apurka egoera parekatzen ari da kirol gehienetan.
Euskaltel-ekoak izanda, tarifa berezirik duzue eskuko telefonoan?
Ezta pentsatu ere! Baina ez da ideia txarra, segapotoa asko erabiltzen dugu eta.
Denboraldi hasieran kiloak kendu behar dituen horietakoa zara?
Bai.
Eta dietarik egiten duzu?
Gutxiago jaten dut. Normala da neguan gizentzea, bizikletan gutxiago ibiltzen gara eta. Beraz, kiloak gora doaz. Denboraldia hasi aurretik, entrenatzen hasten garenean, bizikletan gehiago ibiltzen gara eta gutxiago jaten dugu. Horregatik argaltzen gara.
Zoritxarrez, gure artean ohikoak dira txirrindularien eta autoen arteko istripuak. Zer egin daiteke ezbeharrak saihesteko?
Zaila da arazo hori konpontzea, errepideetan auto asko dago eta. Jendearen artean kanpainak egin beharko lirateke. Baina bakoitzak berea baino ez du ikusten. Ondorioz, egoera zaila da.
Errepideetan ibilgailu gehiegi dabiltza?
Bai, nork bere autoa izan nahi duelako. Autoak hor daude, eta txirrindulariok haiekin partekatu behar ditugu errepideak. Hala ere, nik gidatzen dudanean, kontuz ibili ohi naiz txirrindulariekin. Txirrindularia izanda, gidarien akatsak ikusten ohituta nago eta akatsak ez errepikatzen saiatzen naiz. Besteek gauza bera egingo ahal dute!
Duela lau urte Euskal Bizikleta irabazi zenuen. Poz handiagoa ematen du txapela etxean eskuratzeak?
Bai, beti. Euskal Herrian txirrindulari asko eta zaletasun handia dagoelako.
Euskal Herriko txirrindulari batek irabaziko al dio inoiz Amstrong-i?
Aurten ez bada, datorren urtean, Belokik Amstrong gainditu dezake Tourrean.
"Gustuko bidean aldaparik ez" dio esaera zaharrak. Horrela al da?
Bai, horrela da.
Eta zein mendik ez du aldaparik zuretzat?
Arratek.

Hankak depilatu egiten dituzu. Nola?
Labanaz egiten dut. Nik normaltasunez eramaten dut gaia, aspaldi hasi bainintzen depilatzen.
Nolakoa da zure egun normal bat?
Ondo gosaldu -mueslia eta gailetak- eta bizikletan ibiltzera joaten naiz. Bost ordu inguru egiten ditut entrenatzen, eta buelta etxera, bazkaltzera. Amak prestatutakoa jan, eta arratsaldez, buelta bat ematera joaten naiz.
Podium-ean neska ederrak izan ohi dituzue alboan. Nork nahi zenuke zuri musu bat ematea?
Hor goian zaudenean, berdin zaizu dena. Politena igotzea da. Gero hor egoten direnak, niri bost. Gu ez gara egoera aprobetxatzen duten horietakoak; hori italiarrek egiten dute. Euskal Herriko txirrindulariok ez gara horrelakoak.

"Ez gara italiarrak bezelakoak"