David de Jorge: "Bizitzaz gozatzeko ezinbestekoa da ‘guarrindongismoa'"

"Biba Rusia!" oihuka, sukaldean eta sukaldetik kanpo dituen abileziak aitortu dizkigu hondarribiarrak...
Plater liluragarriak prestatzen dituzu… ligatzeko lagungarria izanen zitzaizun, seguru!
Sukaldaritza da mundua kontrolatzeko armarik onena.
Eta inoiz emakumeren batek erotu al zaitu errezeta goxo batekin?
Maiz! Zorionez, emakume askok sukaldatu dute niretzat, eta izugarri ongi gainera!
Zerk limurtzen zaitu?
Edertasunak, hitzak bereganatzen dituen esanahi guztietan. Ez naiz sobera originala...
Eta, aldiz, zerk hoztu?
Txapa emateak.
Afari erromantiko baterako errezeta kuttuna?
Emakumeak dastatu nahi duena, zalantzarik gabe!
Sukaldean bezain inportantea al da sexuan gauza berriak dastatzea?
Bizitza honetan eskura dugun guztia probatzea da inportantea!
Zer maite duzu gehiago: errezeta liburua jarraitzea ala inprobisazioari ateak irekitzea?
Denak erotzen nau.
"Viva Rusia" oihua kutsatu diozu bati baino gehiagori. Sexuan ere eraginkorra al da?
Harrapatu nauzu... Hurrengoan probatuko dut eta kontatuko dizut!
Lana fin egin izanagatik oihukatu al dizute sekula?
Kalean bai, maiz!
‘Guarrindongadak’ dastatzen ausarta zara telebistan... eta larrutan?
Bizitzaz ehuneko ehunean gozatu ahal izateko ezinbestekoa da guarrindongismoa. Sukaldean bezala beste edonon eta beste edozertan.