David Bowieren lehen grabaketa aurkitu dute... ogi-saski batean!
Abeslariak 16 urte zituen grabaketa egin zen unean, eta zintak 11 mila euroko balioa du.

David Bowiek grabatutako lehen zita topatu berri dute, eta edozein lekutan. Ogi-saski batean agertu da, ahaztuta; 1963. urtean grabatutako zinta da, Bowiek 16 urte zituenean. Garai horietan, Bowiek The Konrads izeneko talde batean abesten zuen; hain zuzen, talde horretako kide David Hadfieldek topatu du zinta, mudantza egitean.
16 urteko Bowiek grabatutako maketa hori ez zitzaion gustatu diskoetxeari, eta baztertu egin zuten; orain, 11 mila euroko balioa du. Harrigarria, ezta?