Datozen mila urteetan asteroide suntsitzaileetatik salbu dagoela Lurra aurreikustea lortu dute

Datozen mila urteetan asteroide suntsitzaileetatik salbu dagoela Lurra aurreikustea lortu dute Colorado Unibertsitateko ikertzaile talde baten iragarpenen arabera datozen mila urteetan Lurra asteroide suntsitzaileetatik salbu dago. Orain arte, astronomoek 100 urterainoko aurreikuspenak egin ahal izan dituzte soilik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/datozen-mila-urteetan-asteroide-suntsitzaileetatik-salbu-dagoela-lurra-aurreikustea-lortu-dute/@@download/image/vista-nocturna-galaxia.jpg
2023/06/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Colorado Unibertsitateko ikertzaile talde baten iragarpenen arabera datozen mila urteetan Lurra asteroide suntsitzaileetatik salbu dago. Orain arte, astronomoek 100 urterainoko aurreikuspenak egin ahal izan dituzte soilik.
Datozen mila urteetan asteroide suntsitzaileetatik salbu dagoela Lurra aurreikustea lortu dute

NASA eta bestelako behatokiek orbitak arakatzen dituzten Eguzki Sisteman, Lurraren inguruan mugitzen diren, objektuei arreta berezia jarriz. Orbita hauek behatuz astrofisikoek orbitara hurbilduko diren etorkizuneko objektuak estimatu ditzakete eta baita hauen mugimenduak ere. Orain arte, astronomoek 100 urtetaraino ikusi zezaketen etorkizuna. 

Oscar Fuentes-Muñoz zuzendari duen taldea, ordea, gai izan da 1.000 urte barruko aurreikuspenak egiteko asteroideen ibilbideetan. Aurreikuspen hauen arabera, datozen mila urteetan asteroide suntsitzaileetatik salbu dago Lur planeta. 

Ikertzaile talde honen arabera, datozen 3.000 urteetan asteroideren batengatik suntsituak izateko aukerak oso baxuak dira. Izan ere, gurekin talka egiteko objektuak 0.00151eko probabilitatea baitu.