Datorren ostiralean abiatuko dute "Ahoz aho" Nazioarteko Ahozkotasun Jaialdia

Martxoaren 9tik 18ra bitarte egingo dute 'Ahoz aho' Nazioarteko Ahozkotasun Jaialdia Ordizian eta Tolosan. Munduko hainbat tokitatik etorritako mezulariak bilduko dira bertan, belaunaldiz belaunaldi jasotako ikuskizunak erakustera.
"Bazen behin " hitzekin hasten dira ezagutzen ditugun istorio, kondaira eta ipuin gehienak, belaunaldiz belaunaldi gureganaino iritsitakoak, eta guk ere etorkizuneraino eraman ditugunak. Ahozkotasunaren altxorrak transmititzeko bide bakarra, baina, memoria dugu, hau da, gure kalabaza. Horregatik, "Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan!" esanez amaitzen ditugu kontaketak.
Guzti horiek biltzeko asmoz, Argentinako, Kolonbiako, Senegalgo eta Euskal Herriko hainbat kontalari arituko dira Ahoz aho-n. Gisa guztietako ikuskizunak prestatu dituzte, adin guztietako pertsonei zuzenduak. Denbora atsegin bat pasa, eta gustora egoteko.
Gonzo - Argentinar aktore eta zirkuko akrobata
Susa Guadalupe - Aktore, narratzaile, txotxongilogile eta pailazo argentinarra
Laura Dippolito - Narratzaile eta letretako irakasle argentinarra
Jhon Ardila - Kolonbiako ipuin kontaria
Failou Diagne - Senegaleko griot artista
La Compañia del Saco - Errioxatik etorritako txotxongilogile, musikari, juglar eta denetariko taldea
Metrokoadroka - Euskal Herrian sortutako sormen laborategia
Alabazan Ipuinkontalariak - Begoña Gomez eta Pedro Ruiz kontalariak
Kontukantoi - Beatriz eta Cesar kontalariak
Apika - Euskal Herriko aktore eta animatzaileak
Enekora - Eneko Larrañaga musikariak Afrikako Kora arpa jotzen du
Irantzu Mantso - Ipuin kontalaria
Badut - Anduriña eta Txefo kontalariak
Itziar Rekalde - Ipuin kontalari euskalduna

Artistak