Datorren ostegunean amaituko da Rockein! musika lehiaketan izena emateko epea

Datorren ostegunean amaituko da Rockein! musika lehiaketan izena emateko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/datorren-ostegunean-amaituko-da-rockein-musika-lehiaketan-izena-emateko-epea/@@download/image/rokein_1358931753.jpg
2013/01/23
berria
Basauriko Udalaren eskutik, eta Arrigorriaga, Galdakao eta Etxebarrikoen laguntzaz, baita Bizkaiko Foru Aldundiaren parte hartzearekin ere, Rockein! talde eta bakarlari lehiaketa antolatu dute Hego Euskal Herriko musikariei zuzendurik.


Euskal Herriko musika-proiektuak sustatzea du helburu Rockein! lehiaketak. Horregatik, hiru sari banatuko dituzte: Talde Onenaren Saria, Bertako Talde Onenaren Saria eta Euskarazko Talde Onenaren Saria. Eta haien lanak grabatu eta masteritzatzez gain, Bizkaiko areto nagusietan jotzeko aukera eskainiko diete lehen bi sariak jasotzen dituztenei.

Lehiaketan izena emateko epea datorren ostegunera bitarte –otsailaren 28– izango da zabalik. Zer egin parte hartzeko? Hemen atxikitako izen-emate orria bete eta bidali rockeinlehiaketa@gmail.com helbidera, hiru kanta, taldearen argazkia eta bilakaera azaltzen duen testu laburra, eta taldekideetako baten NAN agiriaren fotokopiarekin batera.

Hautaketa, emanaldian
Bidalitako proposamenen artean, epaimahaiak sei talde onenak aukeratuko ditu Basauriko Social Antzokian kontzertu bat eskaintzeko; horietako hiru Talde Onenaren Saria eskuratzeko lehian ariko dira, eta beste hiru Bertako Talde Onenarena eskuratzeko. Basauri, Arrigorriaga, Galdako eta Etxebarriko taldekideren bat dutenak soilik izan daitezke hautatuak azken sari honetarako.

Beraz, sei talde edo bakarlariek beren onena eman beharko dute, eta emanaldiaren ostean banatuko dituzte sariak.