Datorren astean abiatuko dute Poltsiko Antzerki Sorkuntzen II. proiektu deialdia Donostian

Datorren astelehenean hasi apirilak 16 eta uztailaren 4ra bitarte zabalik izango da Poltsiko Antzerki Sorkuntzen proiektuak aurkezteko bigarren deialdia. Antzezle, antzerki talde eta elkarte artistikoei zuzenduriko ekimena da, eta tabernetan egin daitezkeen euskarazko obrak bultzatzeko helburua du. Garaileak abuztua aukeratuko dituzte, eta emanaldiak azaroan eta abenduan egingo dituzte, Euskararen Egunaren astean. Garaileek 3.000 euroko saria jasoko dute.
Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteearen laguntzarekin antolatutako proiektu deialdia da. Formatu txikiko antzerkiaren inguruan eginiko euskarazko lanen eskaintza urria bultzatzeko asmoz sortu zuten iaz, eta lortutako emaitzaren arrakasta ikusirik, aurten ere deialdia errepikatu dute.
Kulturaren balio katearen barruan, sorkuntza eta ekoizpena indartzea du helburu ekimenak, eta diru-laguntza emateaz gain, deialdian landutako obrek emanaldiak eskaintzeko aukera ere izango dute, hain zuzen, Euskararen Egunaren astearen barrruan; bi emanaldi egingo dituzte hiriko bi tabernatan.
Hautagaiak: Antzezle, antzerki talde eta elkarte artistikoak
Sail artistikoa: Poltsiko antzerkia, hau da, tabernetan egin daitekeen antzerkia
Hautaketa irizpideak:
Originaltasuna
Proiektu-txostenaren zorroztasuna
Taberna ezberdinetara egokitzeko ahalmena
Hautagaitza txostenaren edukia:
Proiektuaren aurkezpen zehatza
Aurreko lanen eta proiektuen aurkezpena
Donostia Kulturak 3.000 euroko diru-laguntza emango dio epaimahaiak hautatutako proiektuari.
Gainera, kultur etxeek beren antzokia utziko dute irailean entseguak egin ahal izateko.
Eta azkenik, obraren aurkezpen gastuak Donostia Kulturak bere gain hartu ditu

Baldintzak

Sariak