Darwins Nightmare ****

Globalizazioaren ondorio makurrak gordin salatzen ditu Hubert Sauper zinemagile austriarraren dokumental apartak. Tanzanian, Victoria Lakuan, arrain mota berri bat Niloko perka sartu zuten 60ko hamarkadan. Arrain mota horrek bertako arrain espezie ia gehienak desagertarazi ditu azken urteotan. Niloko perkaren haragia mundu osora merkaturatzen da gaur egun, eta arrain salmentaren negozioa armen industriarekin estu-estu loturik dago. Naturaren orekaren hausturaz hausnartzeaz gain, herrialde aberatsen eta Tanzaniako agintarien ustelkeria ere salatzen du Hubert Sauperrek. Dokumental interesgarri, ausart eta bikaina da.