Darksiders: Wrath of War (PS3, Xbox 360)

Darksiders: Wrath of War (PS3, Xbox 360) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/darksiders-wrath-of-war--ps3-xbox-360/@@download/image/2010468873Darksiders_Wrath_of_War.jpg
2010/04/04
kritika
Testua: Sergio Peña http://www.larrabetzu.org/sergio
106.zenbakia
Darksiders: Wrath of War  (PS3, Xbox 360)
Eleberri grafikoak egiten dituen artista batek sortua da bideojoko hau, Joe Madureirak hain zuzen ere (XMen, Battle Chasers, The Ultimates). Apokalipsi osteko mundu batean  girotuta dago, deabruek eta indar maltzurrek espero baino lehenago eragin baitute munduaren amaiera. Apokalipsiaren lau zaldunak boteregabetu eta Lurrera baztertu dituzte, baina gu War izeneko zaldunaren rolean sartuko gara mendeku hartzeko. Ruin zaldia izango dugu lagun.