Darkness ***

Darkness *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/darkness/@@download/image/filmak23.jpg
2002/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Jaume Balaguero. Aktoreak: Anna Paquin, Lena Olin, Giancarlo Gianini, Fele Martinez. Generoa: beldurra. Herrialdea: AEB / Espainia. Urtea: 2002. Iraupena: 102 minutu.
23.zenbakia
Darkness  ***
Aitaren heriotza eta gero, etxe berri batera doa bizitzera Regina txikia. Bat-batean, gertakari estrainioak jazoko dira neskatoaren inguruan. Argiak itzali egiten dira etengabe, amaren portaera ezohikoa da eta anaia txikia beldurrak jota dago. Eraikin ilun horrek sekretu lazgarria gordetzen du, antza. Etxean zerbait dago ezkutaturik. Aspalditik. Iluntasunaren babesean. Isil-isilik. Zain. Eta, orain, esnatu dela dirudi. Los sin nombre finaren egilearen beldurrezko film erakargarria da.