Dar Baader Meinhof Complex
Dezenteko saltsa eragin du filma honek Alemanian, gaia ez baita nolanahikoa. Zuzendariak RAF armada gorriaren istorioaren zati bat kontatu nahi izan du. 70ko hamarkadan gaude eta gazte asko ez dago batere konforme Alemaniako egoerarekin. Mundu justuago baten alde borroka armatuari ekinen diote, sufrimendua eta samina eraginez. Borroka armatua modu arinegian erretratatu izana leporatu diote eta horrek eragin ditu ika-mikak.
