Daphne Oram, musika elektronikoaren aitzindaria
Daphne Oram (1925-2003) ingelesa musika elektronikoaren aitzindaria izan zen, eta soinua sintetizatzeko balio duen Oramics-en asmatzailea. Gainera, idazlea eta hezitzailea izan zen.
Musikari trebea zen gaztetan. Irrati-elektronika ikasi zuen bere anaiekin eta elkarrekin irrati bidez musika transmisioa egin ohi zuten etxe inguruan. 1942an The Royal College of Music-i uko egin zion, BBCen soinu teknikari postua hartzeko. Musika estudioko manager bilakatu zen gero.
Gauez, berandura arte aritzen zen soinuarekin esperimentuak egiten buru-belarri. Zintan soinuak grabatu eta gero moztu, elkartu, moteldu, azkartu, bueltaka ipini edota alderantziz erreproduzitzen zituen.
1957an antzezlan baterako musika sortzeko enkargua egin zioten, eta BBCren historian lehen aldiz erabat elektronikoa zen partitura egin zuen. Desmond Brisco musikari elektroniko eta BBCko lankidearekin batera, beste lan asko ere egin zituen.
