Dantzaz-en denboraldi berria martxan da

Bost urteko ibilbidearen ostean, Dantzaz-ek dantza munduan lehen enplegua lortzeko plataforma izan nahi du hasiberrientzat, "ikuspuntu europarduna, baina bertan fokalizatua". Lekua lortu duten hamar gazteez gain, aurten berritasun modura, Mugi errendimendu handiko zelula ere izango dute eskura beste lau euskal dantzari berrik.
Dantzaz-ek 2012-2013 denboraldiari ekin dio Artelekun egindako ekitaldiarekin. Aurten, orotara beste hamar dantzari gaztek (bi euskal herritar, hiru espainiar, bi frantziar, eta Holandatik, Suediatik eta Italiatik etorritako beste hiru neska-mutil) izango dute aukera plataforma honi esker bere ibilbide profesionala bideratzeko, horixe baita ekimenaren beraren helburua.
Egunero zortzi orduko klaeak eta entseguak egingo dituzte eta, gainera, Dantzaz Konpainian ariko dira, euren lan merkaturatze prozesua erraztuz. Baina konpainiarekin egingo dituzten birez gain, harreman zuzena edukiko dute nazioarteko koreografoekin, eta honek are gehiago aberastuko du euren jarduna.
Berritasuna, Mugi
Euskal Herriko dantzarien "presentzia" bultzatzeko, Dantzaz plataformak Mugi izeneko errendimendu altuko zelula dakar aurten berritasun gisa. Hamasei urtetik gorako bi neskak eta beste bi mutilek lortu dute honetarako lekua, eta Dantzaz plataforman sartzeko lehenengo urratsa izan daiteke.

2005 urtean sortu zenez geroztik gaur arte, 57 dantzari pasatu dira Dantzaz plataformatik, eta horietatik 39 dagoeneko profesional gisa dihardute gaur egun.
Dantzaz-en sartzeko audizioak irekiak dira, eta noiznahi egin daitezke, hau da, edozein dantzari jar daiteke eurekin harremanetan audizio bat eskatzeko, eta entsegu bat egingo du konpainia osoarekin. Mugin sartzeko prozesua ere berbera da.

Dantzaz, bost urteko lana