Dantzaz Konpainiaren lan berria

Dantzaz Konpainiaren lan berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantzaz-konpainiaren-lan-berria/@@download/image/20105314724VEA_Dantzaz.jpg
2012/12/13
berria
Dantzaz Konpainiaren lan berria
Donostiako Victoria Eugenia antzokian estreinatuko dute larunbatean, ekainak 5, Mintzo ikuskizuna. Hilde Koch dantzariaren Torque eta Smoke Rings koreografiak eta Jone San Martinen Gorputitz sorkuntza oholtzaratuko ditu Dantzaz Konpainiak. Horretaz gain, taldean aritutako Sophie Antoine -Nurembergeko balletean ari da- dantzari gazteen arteko lehen topaketarekin dator.

Han eta hemengo dantzari gazteak hartzen dituen talde honek Arteleku kultur gunean du egoitza. Sarrerak 12, 15 eta 18 eurotan daude salgai. Ikusi Sophie Antoine koreografo frantziar gaztearen lanari buruzko bideoa.