Dantzaz konpainiak irekiko du Cadences Jaialdia

Dantzaz konpainiak irekiko du Cadences Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantzaz-konpainiak-irekiko-du-cadences-jaialdia/@@download/image/20119203802smoke-ok.jpeg
2012/12/13
berria
Dantzaz Konpainiak, Filgli Claverie zuzendarien eta Adriana Pouse zuzendari artistikoaren lanarekin irekiko du, gaur, Arcachonen Cadences Jaialdia.


Hildo Koch koreografoak egindako lana izango da Smoke Rings, eta Laurie Anderson poeta eta musikagilearen doinuaren laguntza izango du. Jaialdiaren itxiera ere Dantzaz konpainiaren esku egongo da, Les Naufrages ikuskizun bereziarekin.
Jaialdian, Rafaela Carrascok, Compagniek de Georges Momboyek eta Ciea Aterballettok parte hartuko dute, besteen artean. Dantzaz Konpainiak, berriz,  ekitaldi ugari antolatu ditu Cadences Jaialdiaren ondorioz, besteak beste 'Danza a 'Escena 2011' ekitaldian egongo da.  Alemanian, Stuttgarten antolatu du ikuskizuna, Toulousen, Oloron-Sainte-Marie eta Saint Orensen eta, azkenik, Hendaian eta Luhuson ere.