Dantzari profesionalentzako sorkuntza eta ikerketarako lau egoitza artistikotarako eskaerak aurkezteko epea zabaldu dute Nafarroan

Dantzari profesionalentzako sorkuntza eta ikerketarako lau egoitza artistikotarako eskaerak aurkezteko epea zabaldu dute Nafarroan Egoitzek lau asteko iraupena izango dute, eta otsailaren 8ra arte aurkez daitezke proposamenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantzari-profesionalentzako-sorkuntza-eta-ikerketarako-lau-egoitza-artistikotarako-eskaerak-aurkezteko-epea-zabaldu-dute-nafarroan/@@download/image/abierto-el-plazo-de-presentacion-de-solicitudes-a-las-cuatro-residencias-de-creacion-e-investigacion-del-programa-dna-2022-es-1888.jpg
2022/01/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Egoitzek lau asteko iraupena izango dute, eta otsailaren 8ra arte aurkez daitezke proposamenak.
Dantzari profesionalentzako sorkuntza eta ikerketarako lau egoitza artistikotarako eskaerak aurkezteko epea zabaldu dute Nafarroan

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak DNA 2022 Nafarroako Dantza Garaikidea programaren sorkuntza edota ikerketarako lau egoitza artistikoren deialdiaren oinarriak argitaratu ditu. Programa dantzaren munduko profesionalentzat da,  Nafarroakoak edo lurraldearekin lotura dutenak.    

Egoitzak 6.000 edo 8.000 euroz daude horniturik, kultur ekipamenduen kokalekuaren arabera, eta guztiak Nafarroako Antzoki Sareak aukeraturiko espazioetan garatuko dira. Egoitzek lau asteko iraupena izango dute, maiatzetik irailera, eta ez dute zertan elkarren segidakoak izan. Egoitzetatik sortzen diren sormen-proposamenak DNA 2023an estreinatuko dira. 

Egoitzen helburu nagusiak honako hauek dira: batetik, dantza garaikideko proiektuak sortzea, eta bestetik, mugimenduaren arteak eta dantza lurraldean sustatzea. Programak, halaber, sormenezko komunitatearen espiritua sustatzea du xede, eta baita sektorean enplegua sortzea ere. Bestetik, publikoarekiko bitartekaritza lan horrek ingurune onuragarri bat sortu nahi du herrian arte-diziplina horietarako.  

Konpainiek sorkuntza edota ikerketa proiektuari buruzko txosten bat aurkeztu beharko dute, besteak beste, honakoak jasota: helburuak, lan metodologia, publikoekiko bitartekaritza proposamena, eta egoitza-aldiaren bukaerako lagina. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 8an bukatuko da. Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak programasydifusion@navarra.es posta elektronikora bidaliko dira edo, eskabide orokorraren bidez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikora. Bestela, aurrez hitzordua eskaturik, Erregistro Bulegora eraman daiteke, hau da, Iruñeko Navarreria kaleko 39ra.