Dantzaren Zirkuitoko ikuskizun bana izango da asteburuan Galdakaon eta Hondarribian

Dantzaren Zirkuitoko ikuskizun bana izango da asteburuan Galdakaon eta Hondarribian Dantzaz konpaniaren 'Bat' eta Larrua Proiektuaren 'Otsoa' eskainiko dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantzaren-zirkuitoko-ikuskizun-bana-izango-da-asteburuan-galdakaon-eta-hondarribian/@@download/image/dantza zirkuito.png
2022/11/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Dantzaz konpaniaren 'Bat' eta Larrua Proiektuaren 'Otsoa' eskainiko dituzte.
Dantzaren Zirkuitoko ikuskizun bana izango da asteburuan Galdakaon eta Hondarribian

Dantzaz konpainiak Galdakaon taularatuko du gaur Bat izeneko ikuskizuna. Hiru koreografiaz osatutako emanaldia da. Alde batetik, Martin Harriague sortzaile baionarrak 2018ko urtarrilean aurkeztu zuen Los Esclavos Felices koreografia-lana dago. Beste aldetik, Thirty, giza migrazioei eta identitateari buruzko koreografia. Eta, azkenik, Walls, Martin Harriaguerena, gizateriak harresiekin duen harremana inspirazio-iturri duena. Emanaldia Torrezabal Kultur Etxean izango da, 20:00etan.

Bihar, larunbata, Larrua Proiektuaren Otsoa ikuskizuna izango da Hondarribian. Pieza horretan lau dantzarik hartuko dute parte, bi neskek eta bi mutilek, emakume aktore batekin batera. Aktorea izango da taldeko liderra, eta dantzari-taldearen jarrera-aldaketa eta eraldaketa ekarriko duten ekintzak zuzenduko ditu.

"Piramide-egitura duten elkarteak kritikatzen ditu, eta nola gera zaitezkeen hutsaren hurren pertsona zentzuduna zarela jakin arren", azaldu dute. Ikuslearena ere baden imajinarioan balio handikoak dira agertokia, objektuak, jantziak eta argiztapena. Emanaldia Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean izango da, 20:00etan.