Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldi sorta asteburuan

Urtero legez, apirilak 29a, datorren astelehena, Dantzaren Nazioarteko Eguna izango da, eta Kultur Leioak diziplina honekin loturiko hamaika emankizun prestatu ditu gaur hasi eta astelehena bitarte. Koreografiak espazio urbano, natural eta ezohikoetan barneratzea izango da helburua.
Sakrifizioa, lan gogorra, baina baita edertasuna eta ikusgarritasuna ere barneratzen dituen diziplina artistikoa da dantza, aniztasuna eta sorkuntza oinarri dituena. Gorputzaren mugimenduek eta koreografia landuek, modalitatea edozein dela ere, ikus-entzuleak txundituta uzteko gai dira. Eta, hain zuzen, dantzari merezi duen aitortza emateko, apirilaren 29a Nazioarteko Dantzaren Eguna izendatu zuen Unescok 1982an.
Aurten ere, egun bereziaren harira, hamaika ikuskizun, emanaldi eta ekimen antolatuko dituzte mundu zabalean, eta nola ez, baita Euskal Herrian ere. Esaterako, Kultur Leioak gaur, apirilak 26, hasi eta datorren astelehena bitarte iraungo duen egitaraua prestatu du.
Rocio Molina konpainia andaluziarrak Dantzaroa ikuskizuna eskainiko du 20:30ean Kultur Leioako entzunaretoan gaur, eta Dantzaz taldeak Naufragoak ikuskizuna bihar, 11:30etatik aurrera. Jarduera, baina, paseo gidatu batekin hasiko da Kultur Leioan, eta Pinosolon amaitu 13:00etan. Eta konpainiak arratsaldez ere eskainiko du emanaldia, Social Antzokian 20:30etatik aurrera; bigarrenean, baina, Arte-an ikuskizuna ikusaraziko dute dantzariek.
Astelehenean bertan, halaber, ikuskizunak kalera eta aretoetarik kanpora aterako dituzte: 18:30ean Ruemaniak taldearen La saga de los sucesos III aurkeztuko dute liburutegian, 19:30ean konpainia beraren Northstar Canada 240 Kultur Leioako harreran, eta 20:00etan Andoni Aresti Dantza Eskolaren flamenko emanaldia Errekalde plazan.
Erakusketa
Dantza emanaldiez gain, gorputza_espazioa_mugimendua izeneko erakusketa izango da ikusgai maiatzaren 5era bitarte Kultur Leioako erakusketa aretoan, Beatriz Churrucak eta Iker Gomezek prestatutako argazkiez eta bideodantzaz osatua.