Dantzan ikasi nahi?

Dantzan ikasi nahi? Ikastaroa eskainiko du Haatik konpainiak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantzan-ikasi-nahi/@@download/image/Barra2.jpg
2018/08/09
albiste-laburra
Ikastaroa eskainiko du Haatik konpainiak!
Dantzan ikasi nahi?

Dantzari sena daramazu barruan? Haatik dantza konpainiak gazteei zuzendutako dantza ikastaroa jarri du martxan! Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzaz, urritik maiatzera eskainiko dute ikastaroa, (H)ik Dantza Ikasi programarekin. Hamasei urtetik gorako gazteei zuzendutako ikastaroak dira. Urtean zehar hainbat koreografiak ikasiko dituzte ikasleek, eta horrekin batera, sorkuntza prozesuak biziko dituzte.

Bertako dantzari gazteei motibazioa ilusioa eta formazioa eskaintzea helburu hartuta, Aiert Beobide konpainiako zuzendariak gidatuko du ikastaroa, eta Gipuzkoako Dantzaguneak Errenterian duen egoitzan izango dira eskolak.

Interesa piztu zaizu? Izena eman dezakezu Haatik konpainiaren webgunean. Hilabetean 30 euro ordaindu beharko ditu ikasle bakoitzak. Edozein zalantza baduzu, idatzi haatik@haatik.com helbidera.