Dantzan Bilaka zikloa abiatzear da

Eusko Jaurlaritzak koreografo hasi berriei bultzada emateko helburuz sortutako zikloa da hau. Aurtengo deialdi publikotik hautatutako proposamenak Donostian, Gasteizen eta Bilbon taularatuko dituzte urria eta azaroa bitartean.
Badator Dantzan Bilaka zirkuituaren edizio berria. Aurten ere, koreografo gazteen lan berritzaileak izango dira ikusgai gure hiriburuetan. Donostiako Gazteszena aretoan abiatuko da urriaren 15ean, Gasteizko Artiumen izango du segida urriaren 21ean eta, amaitzeko, Bilbora helduko da Bad programazioaren baitan urriaren 26an eta azaroaren 2an.
Iker Arrue, Nagore Somoza eta David Guerra izango dira Donostiako Gazteszenako egitarau hirukoitzean protagonista. Lehenak Verfallen aurkeztuko du dantza garaikidea eta aikidoa uztartuz. Somozak, bere aldetik, Sasi eta hodeien artean lana dakar, euskal mitologia tradizionaleko pultsio bital eta destruktiboak eszenaratzeko saiakeran. Azkenik, David Guerraren Tr3s x Tr3s proposamenak mahaia hartuko du ardatz eta sostengu gisa koreografia unikifatua eratzeko. Urriaren 15ean izango da.
Sei egun geroago, ostiral batez helduko da zikloa Gasteizko Artiumera. Bertan, Nagore Somozaren lanarekin ez ezik, Estibalitz Olabarriren Play Stands Still obrarekin ere gozatu ahal izango da: irteerarik gabeko labirinto narratiboa. Eneko Gilek ere Tempus aurkeztuko du egun berean, soinua, antzerkia eta dantza batuz.
Azken bi hitzorduak Bilbon izango dira, urriaren 26an eta azaroaren 2an hurrenez hurren. Carla Fernandezen Gu-Nosotros lehenengo egunean nahiz bigarrenean taularatuko dute. Azken honetan, baina, Eneko Balerdiren L"akua, Oiane Lopez de Munainen Nahual eta Marinela Leonen Tela para falda ere izango dira ikusgai.