Dantzaleku ekologikoa

Dantzaleku ekologikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantzaleku-ekologikoa/@@download/image/88p22london.jpg
2012/12/13
berria
Dantzaleku ekologikoa
Londresen munduko lehen dantzaleku ekologikoa ireki dute: Surya Ecological Club. Klubaren jabea Andrew Charalambous aberatsa da -Club4 Climate, klima aldaketaren aurkako taldeko burua-. Dantzalekuan surya energia berriztagarriak erabiltzen dituzte, pattarra organikoa eskaintzen dute polikarbonoz eginiko edalontzietan, eta garraio publikoan, bizikletan edo oinez gerturatutakoak dohainik sar daitezke. Ura birziklatzeko sistema ere badute, eta dantzan ari direnek sortutako energia erabiltzea aztertzen ari dira, elektrizitatea sortzeko! Steve Normanek, Spandau Ballet-eko kide ohiak, bat egin du ekimenarekin, eta Suryak hil honetan kaleratuko duen diskoa ekoitziko du.