Euskal dantzak ikasteko eskola digitalak martxan jarri ditu Aiko taldeak

Euskal dantzak ikasteko eskola digitalak martxan jarri ditu Aiko taldeak Interesa duenak aikoeskola.eus webgunean sartu beharko du. Plataformak edozein gailutatik eta munduko edozein txokotatik euskal dantza tradizionalak ikasteko aukera ematen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantza-tradizionala-ikasteko-eskola-digitalak-martxan-jarri-ditu-aiko-taldeak-1/@@download/image/aikoweb.jpg
2020/10/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Interesa duenak aikoeskola.eus webgunean sartu beharko du. Plataformak edozein gailutatik eta munduko edozein txokotatik euskal dantza tradizionalak ikasteko aukera ematen du.
Euskal dantzak ikasteko eskola digitalak martxan jarri ditu Aiko taldeak

Hamabost urte aritu da Aiko dantza taldea euskal dantza tradizionalaren irakaskuntza eta hedapenean, eta horretan jarraitzeko asmoa du, pandemiak ezin izan baitu jarduera eten. Nahiz eta aurrez aurreko klaseak geratuta dauden, osasun irizpideak jarraituz, 2020-21eko ikasturtea modu digitalean burutuko da. Honela, euskal dantza tradizionaleko lehen eskola digitala jaio da. 

Honela, jotaren, arin-arinaren, mutil-dantzen eta jauzien, polkaren, habaneraren edo baltsaren oinarriak plataforma digital batean ikasi daitezke etxetik mugitu gabe eta edozein gailutatik. Izan ere, ikastaro birtuala aurrez aurreko ikastaroak bezala egingo da, urritik ekainera bitartean. Zuzeneko klaseak egongo dira astero, baina horiek tutorial moduan ere egongo dira eta edozein unetan jarraitu ahal izango da klasea, norberak, bere erritmoan ikastea ahalbidetuz. Berrikuntzak hizkuntza aldetik datozen, hiru hizkuntzatan jarraitu ahalko dira klaseak: euskaraz, gaztelanian eta ingelesez, azken hau euren zerbitzuak mundu osora heltzeko xedearekin. 

Honetaz guztiaz gain, lehengo aldiz Internetera igo dira jauzi eta mutil-dantza guztiak modu argi eta didaktikoan grabatuaz, pausoz pauso, ikasleak praktikatzeko, inprobisatzeko eta baita koreografia propioak sortzeko ere. Honela Euskal Herriko dantza tradizionala, bere estilo, erritmo eta koreografia ugarirekin azaldu eta digitalizatu du Aiko dantza taldeak. 

Informazio gehiago nahi baduzu sartu hemen.