Dantza garaikidea eta zurezko eskulturak uztartuko dituzte Gernikako Euskal Herria Museoan

Dantza garaikidea eta zurezko eskulturak uztartuko dituzte Gernikako Euskal Herria Museoan Garazi Etxabururen dantza eta Jose Pablo Arriagaren eskultura izango dira protagonistak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantza-garaikidea-eta-zurezko-eskulturak-uztartuko-dituzte-gernikako-euskal-herria-museoan/@@download/image/jose_pablo_arriaga__kandel-1200x801.jpg
2023/06/09

Irudia: Jose Pablo Arriaga

Garazi Etxabururen dantza eta Jose Pablo Arriagaren eskultura izango dira protagonistak.
Dantza garaikidea eta zurezko eskulturak uztartuko dituzte Gernikako Euskal Herria Museoan

Bihar, ekainak 10, MusEkintza jaialdiko hamargarren ekitaldia egingo da, 12:30ean, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Garazi Etxaburuk eta Jose Pablo Arriagak Kandelak ikuskizuna emango dute. 

Kandelak dantza garaikidearen eta zurezko eskultura handien arteko uztarketa da. Garazi Etxaburuk bizitza emango dio Jose Pablo Arriaga artistak egindako eskultura handi bati. Azaldu dutenez, "koreografia indartsu eta gozoa da, kandeletako sugarren mugimenduetan inspiratua; irudi-bizipen emozional zirraragarria sortzen duena".

"Eskulturak hainbat geruza dauzka, elkarren gainean tolestuta, eta adiera asko hartuko ditu dantzaldiak aurrera egin ahala. Pentsa daiteke haurdun dagoen emakumearen sabeleko azalaren metafora dela, hau da, bizitza berria gordetzen eta babesten duen espazio sakratuaren metafora. Dena den, barnean dagoenari aurre egin beharra ere iradokitzen du. Zenbait gauza izan daitezke: haur baten jaiotza, egonean dagoen larritasunaren agerpena edo barneko mamu zaharren askapena. Horiek guztiak azaleratzea funtsezkoa da bizitza osoan gozatzeko", adierazi dute. 

Ikuskizunera joateko, aldez aurretik egin behar da erreserba 946 255 451 zenbakian.