Dantza eta zirkuko lau emanaldi izango dira irail hasieran, Donostiako Egia auzoan

Dantza eta zirkuko lau emanaldi izango dira irail hasieran, Donostiako Egia auzoan Irailaren 4tik 6ra izango dira ikuskizunak, Blas de Otero plazan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantza-eta-zirkuko-lau-emanaldi-izango-dira-irail-hasieran-donostiako-egia-auzoan/@@download/image/la medida.jpg
2024/08/20
Irailaren 4tik 6ra izango dira ikuskizunak, Blas de Otero plazan.
Dantza eta zirkuko lau emanaldi izango dira irail hasieran, Donostiako Egia auzoan

Antzerkia Kalean programaren barruan, auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak antolatu dira eta, abuztuko geldialdiaren ondoren, Egia Dantzan izeneko lau emanaldi izango dira irailaren 4tik 6ra, Blas de Otero plazan, 19:00etatik aurrera.

Irailaren 4an, Proyecto Kavaurik Lullaby taularatuko du. guraso berri den akrobata bikote batek baskula eta porte akrobatikoen ikuskizun bat aurkeztuko du. Guraso berri den akrobata bikote batek baskula eta porte akrobatikoen ikuskizuna aurkeztuko du, non  jauzi frenetikoak eta azken momentuko heldualdiak ikusiko diren. Dena kontrolpean dagoela dirudi, baina haurtxoak ez die erraztasunik eman, eta ikuskizunak hasi egin behar du. Hortaz, haur-kotxea hartu eta pistara aterako dira.

Hilaren 5ean bi saio izango dira. Alde batetik, Qbalum-en La medida que nos ha de dividir eta Ertzak konpainairen Otempodiz. Azken hau Mozambike eta Euskal Herriaren arteko sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da.

Amaitzeko, irailaren 6an, Trocos Lucos-ek Tartana zirko ikuskizuna eskainiko du. Baskula korearraren teknika, eskuen orekak eta umorearen ikerketa bateratzen duen ikuskizuna da Tartana, konposizio akrobatikoa eta euskarri gisa funtzionatzen duen furgoneta bat.