Dantza eta antzerki garaikidea, urri amaieran Bilbon

Dantza eta antzerki garaikidea, urri amaieran Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantza-eta-antzerki-garaikidea-urri-amaieran-bilbon/@@download/image/bad_02_1380871065.jpg
2013/10/04
berria
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren XV. edizioa martxan da azaroaren 3ra bitarte. Hiriko hamabi aretotan izango dira emanaldiak, eta GAZTEZULOn berauetako hirutara joateko aukera emango dizugu. Aprobetxatu!


Arte eszenikoen abangoardia izango da ikusgai hil honen amaieran Bilbon. Punta puntako dantza garaikidea eta antzezlanak taularatuko dituzte beste urte batez Bilborock, La Fundicion, BilbaoArte, Pabiloi 6… antzokietan, eta baita Guggenheim eta Arte Ederren museoetan, Arriga eta Campos Eliseos antzokietan, eta hiriko beste hainbat espaziotan, hamabi orotara. Sarrerek 4 eta 16 euro bitarte balio dute, eta hiru edo hamar ikuskizunetarako bonoak erosteko aukera izango da, 20 eta 50 eurotan, hurrenez hurren.

Urriaren 23an abiatu zuten egitaraua, asteazkenez, Pablo Fidalgo galiziarrak Harkaitz Canorekin batera aurkeztu zuen ikuskizunarekin; poesia eta performancea uztartu zituzten iluntzeko 21:00etatik aurrera, Cansonni Espazioan. Oro har, Euskal Herriko produkzioak izango dira nagusi, hala nola, Idoia Zabaletaren Posthumos performancea, Moon Produkzioaken La voz humana euskarazko dantza eta antzerki ikuskzina, edota Artedramak jaialdian estreinatuko duen Hamlet antzezlana.

Bilboko Udalak eta Bilbao Eszenak antolatutako jaialdiak, beraz, emankizun landu eta indartsuak ekarriko ditu beste behin ere Bizkaiko hiriburura, eta ikus-entzuleek genero eta diziplina anitzetako artistez gozatzeko aukera izango dute.

Sarrerak, GAZTEZULOn


Zuk ere BADera joan nahi baduzu, GAZTEZULON erraz jarriko dizugu, hiru antzezlanetara doan joateko aukera emango baitizugu! Eta zer egin behar duzun? Ba oso erraza da: sartu ondorengo loturetan, aukeratu gustukoena eta bete beheko koadroa. Zorte pixka batekin, lagun bat hartu eta elkarrekin dantza eta antzerkia ikustera joango zarete.

Igor & Moreno konpainiaren Idiot-Sincrasia, urriaren 25ean, La Fundicionen.

Moon Produkzioaken La voz humana, urriaren 28an, La Merceden.

Artedramaren Hamlet, azaroaren 3an, Arriaga Antzokian.