Dantz elektronika jaialdia Donostian abuztuaren 24tik 26ra

Dantz elektronika jaialdia Donostian abuztuaren 24tik 26ra Dantz jaldiaren zazpigarren edizioa abuztuaren 24tik 26ra ospatuko da Donostian eta nazioarteko elektronika munduko punta-puntako sortzaileak batuko ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantz-elektronika-jaialdia-donostian-abuztuaren-24tik-26ra/@@download/image/Captura de pantalla 2023-05-22 a las 12.06.56.png
2023/05/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Dantz jaldiaren zazpigarren edizioa abuztuaren 24tik 26ra ospatuko da Donostian eta nazioarteko elektronika munduko punta-puntako sortzaileak batuko ditu.
Dantz elektronika jaialdia Donostian abuztuaren 24tik 26ra

Zazpigarrenez Gipuzkoako hiriburuan Dantz jaialdia ospatuko da abuztuan. Nazioarteko musika elektroniakoaren erreferenteak batuko dira bertan. Izen askoren artean daude Jeff Mills, Dr. Rubinstein, John Talabot, Blawan, DJ Plythin, Interstellar Funk, Rene Wise eta A4. 

Kontzertuak Miramongo Anfiteatroan, Tabakaleran, Kutxa Kultur Klubean eta Illunben izango dira. Alta, zuzeneko emanaldiez gain bestelako kultur jarduerez ere gozatu ahal izango da, hala nola hitzaldiak eta performanceak. 

Abuztuaren 24an bertan THING performaneceaz gozatu ahal izango da Kutxa Kultur Klubean. Zuzeneko saio inprobistatu bat da musika elektronikoarekin dantzatzeko aukera eskainiko du.

Egitarauaren informazio oso jaialdiaren webgunean aurkituko duzu, baita sarrerak eskuratzeko aukera ere.