Danny DeVito Donostia Saria!

Danny DeVito Donostia Saria! Zuzendari eta produktorearen ibilbidea omenduko du Donostia Zinemaldiak; zorionak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/danny-devito-donostia-saria/@@download/image/24bc5-danny_premio.jpg
2018/08/20
berria
Zuzendari eta produktorearen ibilbidea omenduko du Donostia Zinemaldiak; zorionak!
Danny DeVito Donostia Saria!

Hirokazu Kore-edarekin batera, badugu Donostia Saria jasoko duen bigarren izarraren izena! Zinemaldiak Danny DeVito (Neptune, Estatu Batuak, 1944) omenduko du; hala, zuzendari eta aktoreak Donostia Zinemaldiaren 66. edizioko Donostia saria jasoko du irailaren 22an (larunbata) Kursaalen. Hurrengo egunean, irailaren 23an, Smallfoot filma aurkeztuko du Belodromoan.

Sariaren bidez, DeVitoren ia bost hamarkadako ibilbidea omenduko du jaialdiak. Urrezko Globo eta Emmy sarien irabazlea da Taxi eta It’s Always Sunny in Philadelphia telesailengatik eta One Flew Over The Cuckoo’s Nest, Terms of Endearment, Romancing the Stone, Twins, Ruthless People eta Tin Men filmengatik.

Film enblematiko askotako protagonista izan da, eta batzuk zuzendu ere egin ditu, hala nola, The War of the Roses (1989), Hoffa (1992), Death to Smoochy (2002), Throw Momma from the Train (1987), Curmudgeons (2016), Duplex (2003), The Ratings Game (1984) eta The World’s Greatest Lover (1977). Gainera, Quentin Tarantinoren eta Steven Soderberghen filmak ekoiztu ditu. Halaber, Matilda (1996), Hoffa (1992) and Curmudgeons (2016) ekoitzi, zuzendu eta antzeztu ditu. 

 

GALARAKO SARRERAK SALGAI

Danny DeVitori Donostia saria emateko ekitaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude, eta 45 euro balio dute. Rodrigo Sorogoyenen El Reino filmaren proiekzioaren aurretik emango diote saria, irailaren 22an (larunbata), 19:30etan. Gainera, salgai daude Hirokazu Kore-edari emango zaion Donostia saria entregatzeko ekitaldirako sarrerak ere. Irailaren 23an izango da, igandez, 20:30etan, Manbiki kazoku / Shoplifters filmaren proiekzioaren aurretik.

HIROKAZU KORE-EDA DONOSTIA SARIA