Hirokazu Kore-eda, Donostia Saria

Hirokazu Kore-eda, Donostia Saria Aurtengo Zinemaldiko lehen sarituaren izena ezagutu dugu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hirokazu-kore-eda-donostia-saria/@@download/image/Hirokazu-Koreeda-para-principiantes_landscape.jpg
2018/07/03
berria
Aurtengo Zinemaldiko lehen sarituaren izena ezagutu dugu!
Hirokazu Kore-eda, Donostia Saria

Pixkanaka, Donostia Zinemaldiak jarri ditu aurtengo ediziorako motorrak martxan, eta dagoeneko lehen sarituaren izena ezagutu dugu. Hala, jaialdiko sari gorena, hau da, Donostia Saria jasoko du Hirokazu Kore-eda zinema zuzendari japoniarrak.

Zuzendaria aurpegi ezaguna da Zinemaldian, ia etxekoa; lau aldiz lehiatu da Sail Ofizialean, eta bi aldiz jaso du Publikoaren Saria. Zinemaren munduari egindako ekarpena aitortuko dio orain Donostia Zinemaldiak, eta  Manbiki kazoku/ Shoplifters filma proiektatuko dute Viktoria Eugenia antzokiko sari banaketa ekitaldian; hain zuzen, Urrezko Palmorria irabazi berri du aurten Cannesen.

Horrela, aurten hamargarren aldiz hartuko du parte Kore-edak Donostia Zinemaldian. Aurretik, Sail Ofizialean lehiatu da Wandafuru raifu / After Life (1998), Hana yori mo naho / Hana (2006), Aruitemo auritemo / Still Walking (2008) eta Kiseki / I Wish (Milagro, 2011) –gidoi onenaren saria lortu zuen– filmekin; Zabaltegi-Bereziak sailean, Nochi-no-hi / The Days After (2011), eta Perlak sailean, Soshite chichi ni naru / Like Father, Like Son (2013), Umimachi Diary / Our Little Sister (2015), Umi yori mo mada fukatu / After Storm (2016) eta Sandome no satsujin / The Third Murder (2017) filmekin.