Danny Boyle pareta bertikalean

Danny Boyle pareta bertikalean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/danny-boyle-pareta-bertikalean/@@download/image/20091242363127_hours.jpg
2012/12/13
berria
Danny Boyle pareta bertikalean
Slumdog millionaire (2008) filmaren Oscar gaindosia iragan ostean, Aron Ralston eskalatzailearen biziraupen historia izango du ardatz Boylek 127 hours filmean. Ralstonek bost egun eman zituen Utahko (AEB) Blue John arroilan besoa kateatuta, handik bizirik ateratzeko labanarekin besoa moztea erabaki zuen arte. Zurrumurruek diotenez, istorioari indar berezia eman nahi dio zinemagile britainiarrak, eta litekeena da filmeko lehen ordubetea elkarrizketarik gabe errodatzea. 2010 amaierarako egongo da prest.