Danimarkan lehenago erretiratuko dira fisikoki gogorrak diren lanbideak dituztenak

Danimarkan lehenago erretiratuko dira fisikoki gogorrak diren lanbideak dituztenak Duintasunez erretiratzeko eskubidea permatzea dute helburu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/danimarkan-lehenago-erretiratuko-dira-fisikoki-gogorrak-diren-lanbideak-dituztenak/@@download/image/69.jpg
2020/09/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Duintasunez erretiratzeko eskubidea permatzea dute helburu.
Danimarkan lehenago erretiratuko dira fisikoki gogorrak diren lanbideak dituztenak

Erretiratzeko adina denontzat antzekoa den bitartean (salbuespenak kasu), lanbide guztiak ez dira berdinak; horregatik, Danimarkan plan berri bat jarri dute martxan, fisikoki gogorrak eta kaltegarriak diren lanbideetako langileak lehenago erretiratu daitezen.

Mette Frederiksen lehen ministro sozialdemokratak aurkeztu du plana, eta zehaztu duenez, fisikoki zein psikologikoki nekagarriak diren lanetako arduradunei "duintasuna eta justizia" eskaini nahi die. Dena den, proposamena oraingoz mugatua da; zehaztu dutenez, gutxienez 47 urte lan egin izana ezinbestekoa izango da erretiratzeko (ikasketak eskatzen dituzten lanbideak kanpoan utziz). 

2022rako martxan egongo da neurria, eta 38.000 daniarrek eskatu ahalko dute. Suediak ere antzeko proiektua jarriko du martxan datorren urtean.