Danimarkako haurrentzako saio batek benetako gorputzak erakusten ditu

Danimarkako haurrentzako saio batek benetako gorputzak erakusten ditu Haurrentzako saio batean gorpitz biluziak erakusten dira euren txitxiekin, protesiekin eta tatuajeekin. Honela, saio honek, sare sozialetan erakusten diren gorputz perfektuen aurka egitea du helburu. Haur psikologoen esanetan, gorputz perfektu hauek antsietatea, tristura eta obsesioak eragin ditzakete. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/danimarkako-haurrentzako-saio-batek-benetako-gorputzak-erakutsi-ditu/@@download/image/23515850-bhjkbkj.jpg
2020/09/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Haurrentzako saio batean gorpitz biluziak erakusten dira euren txitxiekin, protesiekin eta tatuajeekin. Honela, saio honek, sare sozialetan erakusten diren gorputz perfektuen aurka egitea du helburu. Haur psikologoen esanetan, gorputz perfektu hauek antsietatea, tristura eta obsesioak eragin ditzakete.
Danimarkako haurrentzako saio batek benetako gorputzak erakusten ditu

Haur era nerabeengan zer eragin du etengabe sare sozialetan gorputz perfektuak ikusteak? Psikologo askok uste dute honek frustrazioa, antsietatea, lotsa eta konplexu ugari sortzen dituela. Azken ikerketak ere ondorio berera iritsi dira, esanez katalogoko gorputzek antsietatea, tristura eta eskuratu ezin daitekeenarekiko obsesioa sortu ditzaketela. 

Danimarkan, haurrentzako telebista saio batek egoera honi irtenbidea eman nahi izan dio haurrei gorputz erreal eta askotarikoak erakutsiz. Ultra smider tøjet (Ultra biluzik) saioa, Ultra, haurrentzako kate famatuaren programetako bat da. 

Programara doazen umeak 11-13 urte bitarte dituzte eta aurretik ikusiko dutenerako prestatzen dituzte kontziente izan daitezen bost pertsona biluzik aurkituko dituztela, inongo dekoraziorik gabe. Honela, haurrei makillajerik eta photoshop-ik gabe erakusten zaie errealitatea, inperfekzioak disimulatu ahal izateko filtrorik gabe. 

Audientziaren aurrean euren gorputzak erakusten dituzten helduak boluntarioak dira. Aurkezleak sarrera labur bat egin ondoren, albornoza kentzen dute eta programak dirauen bitartean biluzik, estatuak bailiran egoten dira. Euren txitxiak, zimurrak, pikorrak edota tatuatutako azalak erakusten dituzten jendearen galderak erantzuten dituzten bitartean, azalduz nola jarri daitekeen erraz protesi bat edo konplexurik ba ote duten. 

Izan ere, audientzia osatzen duten umeen galderek ere ez dute filtrorik: Zer urtetan hasi zinen genitaletan ilea eduktizen? Planteatu al zara tatuajeak ezabatzea? Eroso sentitzen zara zure genitalekin? Transexual bezala, gizonezko edo emakumezko arropa erabiltzen duzu?.

Jannik Schow, programaren sortzaileetako baten arabera, batzuei haurrak eta biluzik dauden helduen arteko konbinazioa arrraroa egiten zaie, baina gorputzak diren bezala erakustea besterik ez da saioaren helburua. Saioaren arduradunentzat eduki hezigarria da, Instagramen aurki daitezkeen irudien perfektuen aurkako erremedio bat. Sare sozialetan aurki ditzakegun gorputzen %90 perfektuak dira, baina ez dute pertsonen %90a ordezkatzen, dio Schow-ek. 

Ultra biluzik programak aurkakoak ere baditu. Peter Skaarup, alderdi kontserbadoreko politikariak, aipatu du saio honek heziketa sexuala modu baldarrean erakusten diela umeei. Alta, saioaren arrakastak erakusten du daniarrak eroso sentitzen direla formatuarekin eta uste dutela errealitatea goxatzea ez dela adin txikikoak babesteko modu onena.