Danimarkako abeltzainek zergak ordaindu beharko dituzte euren idi eta behiek igortzen dituzten gasengatik

Danimarkako abeltzainek zergak ordaindu beharko dituzte euren idi eta behiek igortzen dituzten gasengatik Gas kutsakorren igorpenei aplikatuko zaien munduko lehen zerga Danimarkan ezarriko da. Neurri honekin, abeltzain eta laborariek bere idi eta behiek igortzen dituzten gasengatik tasa bat ordaindu beharko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/danimarkako-abeltzainek-zergak-ordaindu-beharko-dituzte-euren-idi-eta-behiek-igortzen-dituzten-gasengatik/@@download/image/pexels-jankoetsier-2647053.jpg
2024/07/02
Gas kutsakorren igorpenei aplikatuko zaien munduko lehen zerga Danimarkan ezarriko da. Neurri honekin, abeltzain eta laborariek bere idi eta behiek igortzen dituzten gasengatik tasa bat ordaindu beharko dute.
Danimarkako abeltzainek zergak ordaindu beharko dituzte euren idi eta behiek igortzen dituzten gasengatik

Jakingo duzunez, animalia hausnarkariek digestioa egiterakoan metako kopuru handiak igortzen dituzte eta honek eragina du berotze globalean, dioxido karbonoa baino kaltegarriagoa baita metanoa.

Animalia hauek sabelean dituzten bakterio batzuen bitartez sortzen dute gas hau eta kanporatu egiten dute, nagusiki, korrokaren bitartez. Kontuan hartzen badugu, milioika eta milioika behi daudela munduan gure haragi kontsumoa asetzeko, igortzen den metano kopurua izugarria da, hain da horrela, haragiaren industria, gehien kutsatzen duten industrietako bat dela (hirugarren postuan dago).

Guztiagatik, 2030. urtetik aurrera Danimarkako lege berriak abeltzainak behartuko ditu 120 korona daniarreko zerga ordaintzera, bere abereek igortzen duten gas tona bakoitzeko.

2035. urtean zerga 300 koronetara haziko du. Bildutako dirua metodo jasangarriagoak babestu eta sustatzen dituzten industrietara bideratuko da.

Izan ere, abeltzaintza masiboa industriarik kutsakorrenetako bat izateaz gain, sute, deforestazio eta lurraren narriatzearen arduradun nagusietakoa ere bada.