Danimarka herrialde %100 organikoa 2020rako

Danimarka herrialde %100 organikoa 2020rako Herrialde nordikoa lanean dabil 2020rako munduko lehen herrialde %100 organikoa izateko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/danimarka-herrialde-100-organikoa-2020rako/@@download/image/Dinamarca-orgánico.jpg
2019/06/25
Herrialde nordikoa lanean dabil 2020rako munduko lehen herrialde %100 organikoa izateko.
Danimarka herrialde %100 organikoa 2020rako

Danimarka etenik gabe lanean dabil egungo metodo industrialekin landatzen diren elikagaiak metodo organikoez ordezkatzen, eta agrotoxikoez libre dauden produktuen eskaria estimulatzen.

2020rako helburuetako bat, nekazalgo produkzio organikoak bikoiztea da nekazari txikiei ematen zaien laguntzen bidez. Hauek, kimikoetatik libre dauden prozedurak erabiltzen dituzte elikagaien kalitatea hobetzeko. Gobernuaren beste helburuetako bat ospitale, eskola eta jatetxe komunitarioetara bideratzen diren elikagaien %60 organikoak izatea da.

Bizi ditugun azken albisteen arabera, badirudi plan hau berria dela, ingurugiroarekiko buruzko kezka orain ari baita indarra hartzen eta zabaltzen mundu osora; baina Danimarkako gobernua plan honetan 25 urte dabil lanean. Hain da horrela, ezen maila lokalean herrialdean proiektu ugari sortu dira herri bakoitzak baratzeak sortu ditzan lur abandonatuetan.

Danimarkako gobernuan elikagai organikoen onurak ezagutzen ditu aspalditik, eta horregatik dabil urte luzeetan zehar lanean bere lurrak hobetu eta herrialdeko biztanle guztien osasuna hobetzeko.