Daniel Higgs-ek Donostian joko du bihar

Daniel Higgs-ek Donostian joko du bihar https://www.gaztezulo.eus/albisteak/daniel-higgsek-donostian-joko-du-bihar/@@download/image/20123272178danielhiggs_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Folk kantari estatu batuarrak geraldia egingo du bihar Euskal Herrian, bere bakarkako lan berriko kantak aurkezteko. Lungfish talde ezaguneko kantariak banjoaz eta armonikaz lagunduko du bere ahots nahastezina. Kontzertua Altxerri Jazz Klubean izango da.

Baltimoreko kantaria 25 urterekin hasi zen kantak konposatzen eta berauek abesten. Lungfish talde mitikoarekin batera, ospea lortu zuen eta mundu osoan zehar ibili ziren, kontzertuak eskaintzen. Azken aldian, baina, bakarlari moduan dabil.

Magic Alphabet, Ancestral Songs eta Atomic Yggdrasil Tarot dira Higgs-en eskuragarri dauden bakarkako hiru lanak, eta joan den urtean Beyond and Between grabatu zuen. Bertako kantak aurkeztuko ditu bihar Altxerri Jazz Klub-ean; sarrerek bost euro balio dute.