Daniel Clowes berriz zinemara

Daniel Clowes berriz zinemara https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
albiste-laburra
Daniel Clowes berriz zinemara
Komikilari ezagunaren lana 2001ean ikusi ahal izan genuen lehen aldiz pantaila handian moldaturik, Thora Birch eta Scarlett Johansson protagonista zituen Ghost World txukunean. Bada laster izango dugu berriz ere Clowesen umore satirikoaz zineman gozatzeko aukera, Wilson eleberri grafikoaren moldaketan. Protagonistak Woody Harrelson eta Laura Dern izango dira; lehenak gorpuztuko du mundu guztiarekin harreman kaxkarra duen protagonista, eta Dern honen emazte-ohi drogazalea izango da.