[Sexumatoia] Danel Galdaera: “Ligatzeko gomendio onena? Zarena baino askoz guapoa bazina bezala jokatzea”

[Sexumatoia] Danel Galdaera: “Ligatzeko gomendio onena? Zarena baino askoz guapoa bazina bezala jokatzea” Danel Galdaera (Arrasate, 1998) eduki sortzailea, podcast esataria, umoregilea eta Divina Comedia draga ere bada. ‘Piztu Telebista’ saioan ere ikusiko zenuen bere garaian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/danel-galdaera-201cligatzeko-gomendio-onena-zarena-baino-askoz-guapoa-bazina-bezala-jokatzea201d/@@download/image/home 180.jpg
2026/04/15
Danel Galdaera (Arrasate, 1998) eduki sortzailea, podcast esataria, umoregilea eta Divina Comedia draga ere bada. ‘Piztu Telebista’ saioan ere ikusiko zenuen bere garaian.
[Sexumatoia] Danel Galdaera: “Ligatzeko gomendio onena? Zarena baino askoz guapoa  bazina bezala jokatzea”

Fikziozko zein pertsonaia iruditzen zaizu sexya?
Milaka daude, baina burura lehendabizi datorkidana Spiderman-eko Venom da.
Pertsona famaturen baten argazkirik izan al duzu logelako paretan, karpetan ala mugikorreko pantailan jarrita?
Ez!
Noiz eman zenuen zure lehen musua? Zer moduzkoa izan zen?
DBH2.mailan, orduko neska-lagunari, Green Day-ren Holiday abestia entzuten. Oso polita izan zen eta inoiz ez bezalako euforia sentitu nuen.
Joango al zinateke zita batera itsu itsuan?
Grindr erabili dut 16 urte nituenetik. Mesedez.
Zer da zita batean inoiz esan edo egin behar ez dena?
Ez dago arau irmorik, baina orokorrean saiatu beste pertsona fisikoki edo hitzez ez erasotzen, esplizituki eskatzen ez badute
behintzat.
Zer telesail edo filmek jartzen zaitu bero-bero?
Jamón, Jamón ikusi nuen azkenengo aldian osoa esperientzia ederra izan nuen. Ez dut gehiago zehaztuko.

Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Ezpainak.
Zuk ematen al duzu lehen pausoa ala zain egoten zara?
Oso pauso-emailea naiz. Ez ditut mezuak ongi harrapatzen, hortaz, metodo zuzena erabiltzen dut.
Kalabazak emateko edo jasotzeko modurik originalena?
Beste pertsonaren duintasuna mantentzea izan beharko litzateke lehentasuna, ez originaltasuna.
Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Ni neu izan! Eta gauzak ordaindu.
App-ak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
Ia esklusiboki.
Sare sozialetan DM edo mezu zuzenak bidaltzen al dituzu ligatzeko? Nolakoak?
Zuri kontatuko dizut!
Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
Funtzionatzea.
Zein pertsona ezagun iruditzen zaizu Euskal Herriko ‘sex symbol’-a?
Albina Stardust.
Zein famaturi bidaliko zenioke DM edo mezu zuzena?
Albina Stardust.

Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Pasta. Mundu guztiak maite du pasta.
Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko? Eta txarrena?
Onena: “Zarena baino askoz guapoagoa bazina bezala jokatu”. Txarrena: beste pertsona engainatzera eramaten zaituen edozein. Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Ez!
Zer gorputzeko atal ukitzea duzu gustuko?
Ilerik ez duen edozer.
Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Behin! Auto batean.
Zein da zure fantasiarik zoroena?
Ez dut fantasiarik, ez ilusiorik nire barnean.
Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Bai!
Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena? Eta baiezkoa eman al zenuen?
Ez dut zorakeriarik egiten orokorrean. Uste dut ez naizela bakarra.
Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena? Eta traketsena?
Ez dut gustuko horrelako kualifikaziorik egitea.


Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Ziurrenik hotelen bat.
Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena? Eta sekula probatuko ez zenukeena?
Galdera hauek oso ergelak dira.