Danbaka musika lehiaketaren final handia, ostiralean

Danbaka musika lehiaketaren final handia, ostiralean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/danbaka-musika-lehiaketaren-final-handia-ostiralean/@@download/image/20111101131Atom_Rhumba.jpg
2012/12/13
berria
Atom Rhumba taldea gonbidatu dute Elgetako Espaloia Kafe Antzokian gaueko 22:30etatik aurrera izango den ekitaldira.

Batez ere Debagoieneko eta inguruko eskualdeetako musika talde gazteei bultzada emateko asmoz sorturiko ekimenak lau urte bete ditu aurten.
Goiena Komunikazio Taldeak eta Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak antolatu duten IV. Danbaka Musika Lehiaketa honetan askotariko bandak aritu dira, nor bere estilotik onena ematen. Datorren ostiralean, hilak 14, izango den finalera, ordea, hiru talde baino ez dira heldu: Xarma, Lord Witch eta Dezprezio.

Ondorengo loturetan ikus eta entzun dezakezu finalistek ematen dutena:
Xarma-koek presentzia eta kantu onak dituzte, txapeldunen ikur.
Lord Witchekoek teknika zanpatzailea eta zuzeneko harrigarria dakarte.
Azkenik, Dezpreziokoak punk jarrera berreskuratzera datoz.

Elgetako Espaloia Kafe Antzokiandeliberatuko denak ez ditu nolanahiko ondorioak. Izan ere, irabazleak disko bat grabatu eta kaleratu ahal izango du Gaztelupeko Hotsak etxearen laguntzarekin. Bestalde, Debagoienako talde onenak bideoklip bat grabatzeko aukera izango du.

Xarma, Lord Witch eta Desprezio taldeen emanaldiekin ez ezik, ostiralean Elgetara hurbiltzen denak Atom Rhuma taldearen kontzertuarekin ere gozatuko du, antolatzaileek laukote bilbotarra gonbidatu baitute ekitaldira.