“Dan Danok” *****

“Dan Danok” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dan-danok/@@download/image/akauzazte_dan_danok.jpg
2010/01/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Akauzazte
103.zenbakia
“Dan Danok” *****
Azkoitiko Matadeixearen altzoan sortutako hau Euskal Herriko talde interesgarrienetarikoa da, ezbairik gabe. Hirukoak esperimentazioa maite du, eta bere proposamen originala entzuteak lana eskatzen dio entzuleari. Dan Danok honek 2002 eta 2008 bitartean grabaturiko kantuak biltzen ditu, eskuz eginiko kutxa iradokitzailean. Erritmo tribalak, euskal folkloreko elementuak, doinu industrialak, trantzeak, giroak, erritmo errepikakorrak, teklatuak, programazioak, gitarrak eta euskaraz abesturiko letra bikainak biltzen ditu altxor honek. Makina bat entzunaldi merezi duen maisulan iluna.