Damua

Damua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/damua/@@download/image/ijevsk_1391437913.jpg
2014/02/10
albiste-laburra
Damua
Ijevsk hiriko ospitalean, Moskutik 1.300 kilometrora, hil zen iragan abenduan Mijail Kaláshnikov, izen bereko fusil ospetsuaren diseinatzailea. Hilabete batzuk lehenago, 2013ko apirilean, gutun bat bidali zion Errusiako Eliza ortodoxoaren buruari, Cirilo Patriarkari, AK-47 fusilak eragindako heriotzek kontzientzia lasai mantentzea eragozten ziotela azalduz; zama espirituala jasanezina zela zioen. Alexander Volvok Eliza ortodoxoaren idazkari nagusiak azaldu duenez, Patriarkak pertsonalki erantzun zion eskutitzari, armek aberria babesten duten heinean, Elizak haien sortzaile eta erabiltzaileen alde egiten duela zehaztuz.