Dallas Buyers Club

Ron Woodroof rodeo cowboyaren bizitzan oinarritutako filma. Woodroofi 1985ean HIESA diagnostikatu eta hilabeteko bizi-itxaropena eman zioten. Momentu hartan probatua izaten ari zen AZT medikamentuak eragin onuragarririk egiten ez ziola konturatuta, atzerritik lortutako medikamentuak hartzen hasi zen. Birusak kutsatutako jende asko laguntza eske hasi zitzaionean, erosleen klubak osatu eta medikamentuak banatzeari ekin zion.