Dakota Fanning : Jodie Foster berria?

Jodie Foster berria dela diote. Egia esan, bere begirada urdinak eta irribarre alaiak antzik izan dezakete, baina Dakota Fanning nerabeari asko falta zaio oraindik Fosteren pareko izateko. Ongi hasi du bere ibilbidea, hala ere: Hollywoodeko aktore eta zuzendari garrantzitsuekin lan egin du dagoeneko. zientzia fikziozko amesgaizto batek pantaila handira ekarri digu berriro: "Push".
Otsailaren 23an 15 urte beteko ditu. 1994an jaioa da, hortaz, atera kontuak... Horixe, bada: jatorri irlandarra eta alemaniarra dituen Dakota Fanningek 15 urte besterik ez dituela. Jatorriak jatorri, estatubatuar peto-petoa da, Georgian sortua.
Txiki-txikitatik antzezteko zaletasuna erakutsi du, eta senitarteko guztiak erotzen zituen, etxean mota guztietako antzezlanak prestatzen Hori ikusita, gurasoak agentzia batekin harremanetan jarri ziren. Los Angelesera joan, proba batzuk egin eta, handik gutxira, publizitate kanpaina garrantzitsu baterako hautatu zuten.
Orduan, familiak bizilekua Los Angelesen finkatzea erabaki zuen. Eta etxeko artista hainbat filmetan parte hartzen hasi zen, rol txikitan betiere. Urrezko aukera 2001ean ailegatu zitzaion, I am Sam pelikulan parte hartzeko aukeratu zutenean. Aktore gaztea Sean Penn, Michelle Pfeiffer eta Laura Dernen ondoan aritu zen, eta egindako lanak kritika onak jaso zituen.
Hortik aurrera, pelikulak bata bestearen atzean etorri zaizkio. 2002an bi egin zituen, Charlize Theron eta Reese Whiterspoonekin batera. Baina hori baino garrantzitsuagoa izan zen urte horretan egindako beste lan bat. Izan ere, Taken telebista saileko protagonista izan zen Dakota. Sail hori zientzia fikzioaren generoan koka daiteke eta, hain zuzen, genero horretako klasiko baten remake-ak eman zion bultzada handiena. 2005ean, Steven Spielbergen War of the worlds ekoizpen handian parte hartu zuen, Tom Cruise eta Tim Robbinsekin batera.
Genero berekoa da hilabete honetan estreinatuko den pelikula: Push. Paul McGuiganek zuzendutako film honek, AEBetako gobernuaren aginduetara dagoen legez kanpoko talde baten istorioa kontatzen du, ahalmen paranormalak dituen jendea soldadu bihurtzeko ahalegin makurrak tarteko. Fanningek, etorkizuna iragar dezakeen gaztetxo baten papera jokatzen du: Cassie. Berak bezala ahalmen harrigarriak dituen Nick Gantekin (Chris Evans) elkartuko da neskatoa. Eta ihes egin beharko dute, ihes... atzetik duten taldearen segadak saihestu eta sahiestu. Kontuz ibili Dakota...