Dagoeneko martxan da Antzerkia Kalean 2011

Donostia Kulturak, Kultur Ekintza unitatearen bitartez, 2011ko Antzerkia Kalean programa aurkeztu du. 22 konpainiek parte hartuko dute aurten 24 emanalditan, ikuskizuna, musika, umorea eta kolorea Donostiako hamar auzoetara eramateko. Maiatzaren 28an hasi zen eta udako hilabete guztietan luzatuko da aurtengo programazioa.
Udako eguraldi onaz baliatuz, haur eta familiei zuzendutako proposamenak nagusi dira hilabete horietan eta zirko, magia, eta musika ikuskizunekin ikusleen partaidetza sustatzen da. Helduentzako ekitaldi aipagarrienen artean, Trapu Zaharraren azken lanaren aurkezpena dago, Bira&Bira, Amaran, Antiguan eta Egian, besteak beste. Ikusle guztientzako, Zahir Circus katalanen Eita!, eta Niño Costrini zirikatzailearen azkeneko Humanus comicus ikuskizuna, biek zirku-teknika eta umorea oinarri dutela.
Gauez ere emanaldiak egongo dira, bata ekainaren 10ean Altzan, Deabru Beltzeko The Wolves ikuskizunarekin, eta bestea uztailaren 30ean Loiolako kaleetan, Fantasia Brasileña taldearekin. Antzerkia Kalean 2011 programa, Potxin eta Patxin pailazoek itxiko dute irailaren 18an Altzan, arratsaldeko 18:00etan egingo duten emanaldian.
Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, partaidetza altua izaten du Antzerkia Kalean programak. 2010ean adibidez, 6.150 lagun bertaratu ziren programatutako 27 ikuskizunetara.